SANTA BARBARA ****

Eskola zahar honetan 1965 urtean ireki ziren lehenengo biak. Gaur egun berekipatuta dago eta gezurra dirudi ere, bia berriak irekitzen ari dira. Donostiatik oso hurbil dago, kotxetik 2 minututan eskalatzeko aukera ematen du eta 100 bia baino gehiago daude. Hau dela eta, eskola honetan beti jende asko dago eta bia “errazak” oso pulitutak daude.
Arroka mota: kareharria
Ekipamendua: parabolt
Bia kopuru: 120
Bien altuera: 30 m.
Gutxien/gehienen zailtasuna: IV/ 8a+
Orientazioa: mendebaldea
Oharra: Orokorrean oso pulituta dago. Eguzkia arratsaldean jotzen du. Thailanda sektorean aseguratzailea itzalean egongo da. Jai-Alai frontoira doan karreteran, 400 metro aurreago iturri bat dago (krokisa begiratu). Morro azpian maniobrak ikasteko deskuelge eroso bat dago



Nola iritsi: Santa Barbara eskolara iristeko hainbat aukera daude.
-Hernani erdigunetik Urnieta-Donostia karreterara igoko gara, Donostiako norabidea  hartuko dugu eta 30 metrotan ezkerrean, etxe artean gutxi ikusten den errepide bat ateratzen da, Alberro sagardotegira eramaten duena. Hemendik jarraituz, eskubialdean Santa Barbarako ermita goian ikusiko dugu. Karretera jarraituz harrobia ingurutatuko dugu eta bestealdean pareta dago. Bidegurutzean parkin txiki bat dago.(1,5 km)

-Lasartetik etorrita Hernaniko norabidean (GI-2132), Galarretako rotondan baino lehenago, Jalai Alai frontoian, eskubiko desbideratze hartuko dugu. Jarraitu bide honetik eta bigarren bidegurutzean ezkerretara jo. 2 kilometrotan eskolara iritsiko gara.


Hemen Gipuzkoako Eskalada Gidan azaltzen diren krokisak jarri ditut baina bia batzuen gradua moldatuta daude, gaur egun oso irristakorra baitira. Bia berriak ere jarrita daude.










Informazio eta krokis eguneratutak hemen:

Eskerrik asko Txomin eta Alex.

Federazioaren informazioa:
http://www.gmf-fgm.org/galeria/archivo1/Santa%20Barbara.pdf