AMASOLA ***

Eskola hau oso interesgarria izan arren oso jende gutxi joaten da eskalatzea. Hemen konglomeratuan eskalatuko dugu. Biak alpino kutsua daukate eta adherentzia oso ona da. Erreka gertu geratzen da, udan bainu eder bat Bertxin parean har dezakegu.










Arroka mota: konglomeratua hareharri gorriaren gainean.
Ekipamendua: paraboltak. Bia batzuk ekipatu gabe eta artifizial moduan egiteko aukera ere badago.
Bia kopuru: 35
Bien altuera: 60 m, 30 metro bataz beste.
Gutxien/gehienen zailtasuna: IV+/ 7a+
Orientazioa: hegomendebaldea
Oharra: Parke natural batean gaudela gogoarazten dizuegu. Andoainetik bidegorri eroso eta polit bat dago txirringaz egiteko. Kontuz, bia batzuek 30 metro baino gehiago neurzen dute! Bia batzuetatik jaisteko soka pasa behar da. Bidean iturri asko daude.

Nola iritsi: Andoain herrian Leizaranea eramaten duen karretera hartuko dugu (seinale bat dago zubi ondoan). Otietako parkinan karretera pista bihurtzen da. Hemen kotxea utzi behar da.Jarraitu oinez 2 kilometro, lehenengo tunela pasata 500 metrotan ezkerraldean pareta perpendikularra ikusiko dugu. Paretara hurbiltzeko hesiaren bukaeran ateratzen den bidexka bat hartu behar dugu. 20 minutu.


Iñaki Zuzak moldatutako krokisa.

Nire iritziz 9, 10 eta 31 biak 6a dira.

Informazio eguneratuta: