AIZKORRIKO **

CVC elkarteko batzuk ekipatutako eskola honetan Konglomeratuan eskalatuko dugu. Gipuzkoa mailan konglomeratuko eskolarik handiena da, horregatik Riglos ematen du. Bere kokapenagatik, hurbilketa luzea denez, jende gutxi hurbiltzen da eskalatzea. Bia batzuetan oraindik harri solte batzuk aurkitu ditzakegu eta likena dago, Kontuz. Beheko sektorean batez ere, biak oso luzeak dira eta heldulekuak bolok dira, horregatik azkenean besoak petatutak bukatzen dira eta biak zailago ematen dute. Bloke egiteko aukera ere badago.

Arroka mota: konglomeratua
Ekipamendua: paraboltak.
Bia kopuru: 30
Bien altuera: 60 m, 40 metro bataz beste.
Gutxien/gehienen zailtasuna: IV+/ 6b+
Orientazioa: ekialdea
Oharra: 4 sektore daude: goikaldea, desplomes, riglos txiki eta behekaldea. Desplomes eta behekaldea ekipatu gabe daude. Beheko sektorean 40 metroko biak daude, kontuz sokarekin! Bi luzeko biak ere badaude. 
Nola iritsi: eskola honetara joateko hainbat aukera daude , hemen azkarrena jarri dugu: Andoain herrian Leizaran bailaran sartu. Otieta parkinean, tunel ondoan ezkerraldean hormigoizko pista batek 800 metro igotzen du baserri batzuetaraino. Hemen pista jarraitu eta 3,3 km barru ezkerraldean ateratzen den bigarren bidegurutzea hartu behar da (lehenengo bidegurutzeak Besabira eramaten du, ez hartu). Jarraitu pistatik eta 1,5 km barru hito batzuk ikusiko ditugu. Hemen, pista utzi eta aldapa igo eskubialdera zuzen 300 metro beheko sektorearekin topatu arte. (5, 8 km, 20 minutu)

Hemen Iñaki Zuzak egindako krokisak:

Federazioaren informazioa: